txarriboda

MARIA EUGENIA SALAVERRIk eta JAVIER REBOLLOk

aurkezten dute

KARAMBOLA PRODUCCIONESen ekoizpen bat

EUSKAL TELEBISTA eta

EUSKO JAURLARITZAren laguntzarekin

ESTREINALDIA

APIRILAren 10ean

Zinema zerrenda

logos

SINOPSIA

Anbizio handiko Fran enpresari gazteak arriskuan ikusten du bere aberastasuna, senar-emazteen arteko arazoengatik, eta emaztea paretik kentzeko plan konplexu bat taxutzen du. Berak ez dakiena da Klarari egin beharko diola aurre. Klara serieko hiltzaileetan espezializatutako polizia da, eta arrazoi oso pertsonalak ditu emakumeen hiltzaileei jazartzeko.

DATU TEKNIKOAK

Generoa Thriller
Urtea 2015
Jatorrizko bertsioa Euskara*
Iraupena 94´
Masterra Digital
Formatoa 16:9

*Gaztelaniara bikoiztutako bertsioa ere badago

AKTOREAK

Klara ITZIAR ATIENZA
Fran MIKEL LOSADA
Iker ALVAR GORDEJUELA
Begoña AITZIBER GARMENDIA
Igartua PATXO TELLERIA
Apraiz RAMON AGIRRE
Ramón ZORION EGUILEOR
Brigida LOLI ASTOREKA

FITXA TEKNIKOA

Zuzendaritza Javier Rebollo eta Alvar Gordejuela
Ekoizpen eragileak María Eugenia Salaverri eta Javier Rebollo
ETB-ko ekoizpen eragileak María Elena Gozalo eta Josu B. Izarzelaia
Gidoia María Eugenia Salaverri, Javier Rebollo eta Alvar Gordejuela
Irudia Gaizka Bourgeaud
Muntaketa Juan Ortuoste
Zuzendari artistikoa Idoia Esteban
Zuzeneko soinua Imanol López
Musika Aranzazu Calleja
Ekoizle koordinatzailea Begoña Merino
Ekoizle burua Txarly Marqués
Zuzendari laguntzaile Aitor Basterretxea
Jantziteria Azegiñe Urigoitia
Ile-apainketa-makillajea Maribel Bernales eta Inma P. Sotillo
Soinuaren edizioa eta nahasketak James Muñoz eta Jaime Fdz. Salcedo

ZUZENDARIAK

Javier Rebollo

rebollo

Zine zuzendari, ekoizle eta gidoilaria. Orain arte zortzi film luze zuzendu ditu, hamabi ekoiztu, eta horiez gain hogeita hamarretik gora film labur eta dokumental ugari.

Bere zuzendari lanetan izenburu hauek dira azpimarragarrienak:

  • TXARRIBODA (Ko-zuzendaria 2015)
  • ALABA ZINTZOA (Ko-zuzendaria 2013)
  • EL EXTRAÑO ANFITRIÓN (2011)
  • ANFITRIOI BEREZIA (2011)
  • LOCOS POR EL SEXO (2006)
  • MARUJAS ASESINAS (2001)
  • CALOR… Y CELOS (1996)
  • GOLFO DE VIZCAYA (1985)
  • 7 CALLES (Ko-zuzendaria 1981)

Alvar Gordejuela

alvar

Gaur egun arte, “TXARRIBODA” (2015) eta “ALABA ZINTZOA” (2013) filmetan idazkide eta zuzendarikide izan da, eta hainbat film labur zuzendu ditu.

ZUZENDARIAREN OHARRAK

 

Filmaren prestaketatik hasita, egiazki jada gidoitik, oso argi eduki genuen hau bezalako istorio batek oso nortasun handi eta konplexuko protagonistak behar zituela, euren arteko antagonismoa eta tentsioa indartzeko.

TXARRIBODAko bi protagonista nagusiak, Fran eta Klara, edozertarako gai dira nahi dutena lortzeko ahaleginean. Baina bien premiak oso desberdinak dira. Franek edozer egingo luke dirua eskuratzeko, eta Klara bizia arriskuan jartzeko kapaz da justizia lortzeko baldin bada. Euren interesek talka egindakoan, txakurra eta katuaren jokoan sartuko dira, baina interesgarriena da bien paperak aldatuz joango direla gertakizunek aurrera egin ahala. Hala, arrisku handienean dagoela dirudiena, bat-batean, indartu egingo da eta arerioari jazarriko zaio, eta alderantziz.

Bi horien ingurumarian oso pertsonaia definituak daude, ñabardura askokoak: Igartua, ikerketaz arduratzen den polizia, bere aginpideari eutsi nahi diona baita errugabe bati krimen bat leporatu behar badio ere; Ramon, polizia zaharra, bere bizitza egiaren bila alferrik galdu zuena, eta orain azken kartutxoa erre nahi duena; edo Iker, agente gaztea, kafe-mutila izatetik heroi izatera pasatuko dena halabeharrez… Eta hori guztia oso istorio garaikide baten erdian, krisiak hondoratutako enpresekin, eta estatus sozial eta ekonomikoari eustearren euren negozioak aurrera ateratzeko marrazo bihurtzeko pronto dauden enpresariekin.

TXARRIBODA thriller trinkoa eta gogorra da, tentsio gero eta handiagoan bildu eta suspentsean edukiko zaituena, ezustekoz ezusteko. Baina ikusgarria ere bada ederrez, Bizkaiko paisaia zoragarrietan jokatzen baita. Hala, itsasaldean grabatutako sekuentziak dauzkagu, San Juan Gaztelugatxekoak —non lehenengo aldiz fikzioko film bat grabatu den— nahiz Bakiokoak… eta mendialdean grabatutako sekuentziak ere bai, Gordexolakoak eta Arboledakoak (Zugaztieta)… Hiriko grabaketak Bilbon egin ziren, irudi ikusgarriak dituelako, baina ez genuen postalik nahi eta zinema beltzeko lokalizazioekin jokatu genuen.

GIDOLARIAK

María Eugenia Salaverri

mariaeugenia

Asociación de Escritores de Euskadi / Euskadiko Idazleen Elkartea Zuzendaria. Idazleaz gain, zinemako gidoilari eta ekoizlea ere bada, kazetaria eta abestien konpositorea.

Bere gidoilari lanetan honako izenburu hauek dira azpimarragarrienak:

  • TXARRIBODA (2015)
  • ALABA ZINTZOA (2013)
  • EL EXTRAÑO ANFITRIÓN (2011)
  • ANFITRIOI BEREZIA (2011)
  • LOCOS POR EL SEXO (2006)
  • MARUJAS ASESINAS (2001)
  • CALOR… Y CELOS (1996)

Javier Rebollo

rebollo

Zine zuzendari, ekoizle eta gidoilaria. Orain arte zortzi film luze zuzendu ditu, hamabi ekoiztu, eta horiez gain hogeita hamarretik gora film labur eta dokumental ugari.

Bere zuzendari lanetan izenburu hauek dira azpimarragarrienak:

  • TXARRIBODA (2015)
  • ALABA ZINTZOA (2013)
  • EL EXTRAÑO ANFITRIÓN (2011)
  • ANFITRIOI BEREZIA (2011)
  • LOCOS POR EL SEXO (2006)
  • MARUJAS ASESINAS (2001)
  • CALOR… Y CELOS (1996)
  • GOLFO DE VIZCAYA (1985)
  • 7 CALLES (1981)

Alvar Gordejuela

alvar

Gaur egun arte, “TXARRIBODA”(2015) eta “ALABA ZINTZOA” (2013) filmetan idazkide eta zuzendarikide izan da, eta hainbat film labur zuzendu ditu.

GIDOLARIEN OHARRAK

 

TXARRIBODA thriller bat da —beraz, generoko filma—, premisa ez oso ohiko batetik abiatzen dena: istorioa kontatzen hasten da akzioa eragiten duen hiltzailearen ikuspuntutik, harik eta jokoan kasuaren ardura duen polizia sartzen den arte. Une horretatik aurrera, hiltzailearen eta poliziaren protagonismoa txandakatu eta orekatu egiten da, suspentsea sortuz eta ikusleari zalantza eraginez hiltzailea nor den argituko duten edota ihes egitea lortuko duen, berak sortu duen serial killer trama baliatuz.

Ez da diruaren gaiari heltzen diogun lehenengo aldia. Aurreko filmetan ere egin genuen. Izan ere, gai garrantzitsua da, jende asko baitago edozertarako gai dena hura eskuratzeko nahiz ez askatzeko. Fran horietakoa da, estatusa eta bizitza guztian borrokatu den guztia galtzeko beldurrez krimenak bururatzen dituena. Guztiz bestelakoa da Klara, honentzat dirua guztiz bigarren mailako kontua da; bere benetako obesesioa biktimentzako justizia lortzea da.

Tramaren une puntualak arintzeko, aurkakoen arteko konfrontazioa gutxitu gabe, Ikerren pertsonaia sortu zen, eta umore kolpe gehienak harengandik datoz. Izan ere, harremanak humanizatzen dituen umoreak paper garrantzitsua jokatzen du filmean.

Hirukote protagonistaren inguruko pertsonaiak diseinatu dira kontakizun nagusiari argilunak eransteko. Hala ere, horietako bakoitzak bere ñabardurak eta bizitza ikusteko modua ditu, bere horretan arreta erakartzeko modukoak, traman duten paperaren baliagarritasunaz harago.

PERTSONAIAK

Klara - Itziar Atienza

itziar

TXARRIBODA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2015)
OCHO APELLIDOS VASCOS (Emilio Martínez Lázaro 2014)
UMEZURTZAK (Ernesto Del Río 2013)
BYPASS (Patxo Telleria ·  Aitor Mazo 2012)

FRAN - Mikel Losada

mikel

TXARRIBODA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2015)
TRES MENTIRAS (Ana Murugarren 2014)
ALABA ZINTZOA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2013)
BYPASS (Patxo Telleria · Aitor Mazo 2012)
EL EXTRAÑO ANFITRIÓN (Javier Rebollo 2011)
ANFITRIOI BEREZIA (Javier Rebollo 2011)

IKER - Alvar Gordejuela

alvar

TXARRIBODA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2015)
ASESINOS INOCENTES (Gonzalo Bendala 2014)
SEVE: THE MOVIE (John-Paul Davidson 2014)
ALABA ZINTZOA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2013)
EL EXTRAÑO ANFITRIÓN (Javier Rebollo 2011)
ANFITRIOI BEREZIA (Javier Rebollo 2011)

BEGOÑA - Aitziber Garmendia

aitziber

TXARRIBODA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2015)
OCHO APELLIDOS VASCOS (Emilio Martínez Lázaro 2014)
ALABA ZINTZOA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2013)
EL EXTRAÑO ANFITRIÓN (Javier Rebollo 2011)
ANFITRIOI BEREZIA (Javier Rebollo 2011)
SUKALDE KONTUAK (Aizpea Goenaga 2009)

IGARTUA - Patxo Telleria

patxo

TXARRIBODA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2015)
UMEZURTZAK (Ernesto Del Río 2013)
BYPASS (Patxo Telleria ·  Aitor Mazo 2012)
BI ANAI (Imanol Rayo 2011)
LA MÁQUINA DE PINTAR NUBES (Patxo Telleria y Aitor Mazo 2009)

APRAIZ - Ramón Agirre

ramon

TXARRIBODA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2015)
ALABA ZINTZOA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2013)
LA HERIDA (Fernando Franco 2013)
BAZTAN (Iñaki Elizalde 2012)
AMOR (Michael Haneke 2012)

RAMÓN - Zorion Eguileor

zorion

TXARRIBODA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2015)
ALABA ZINTZOA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2013)
IZARREN ARGIA (Mikel Rueda 2010)
80 EGUNEAN (Jon Garaño ·  Jose Mari Goenaga 2010)
ZORION PERFEKTUA (Jabi Elortegi 2009)

BRIGIDA - Loli Astoreka

loli

TXARRIBODA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2015)
ALABA ZINTZOA (Javier Rebollo · Alvar Gordejuela 2013)
AMAREN ESKUAK ( Mireia Gabilondo 2013)
AUPA ETXEBESTE! (Telmo Esnal · Asier Altuna 2005)
SUKALDE KONTUAK (Aitzpea Goenaga 2004)

KARAMBOLA PRODUKZIOAK

Karambola Producciones-ek bere jarduera hasi zuen 2009an, telebistako, zinemako eta ikus-entzunezko ekoizpenetako enpresa espezializatu gisa.

Urte horretan Bilboko Udalarentzako “BILBAO, UNA CIUDAD PARA EL CINE” dokumentala egin zuen, lokalizazio gida bat zeinetan agertzen baitziren hiriaren ahalbideak zinemako plato gisa. Nazioarteko jaialdietan erabili zen Bilbao Film Commission-en promoziorako bitarteko bezala. 2009an egin zuen baita ere “Bilbao–USA. Km. O” argazki erakusketa.

2010ean bost dokumental ekoiztu zituen. Horietako bat, “ARQUITECTURA Y REVOLUCIÓN: EL RACIONALISMO VASCO”, ETBren enkarguz, eta beste laurak, Bilboko Udalarentzat, “BILBAO EN EL TIEMPO”. “ARQUITECTURA Y REVOLUCIÓN: EL RACIONALISMO VASCO” izenburupean, arkitektura razionalistaren jaiotza eta garapena Euskal Herrian jorratzen zuen. “BILBAO EN EL TIEMPO” izeneko lau dokumentalek kontatzen zuten ikuspegi poetiko eta pertsonal batetik, hiriaren eraldatze ikusgarria, krisi industriala gaindituz, eta aldaketa baten aldeko apostu eginez eredu urbano eta ekonomikoan, non kulturak eta arteak funtsezko eginkizuna betetzen baitzuten.

2011n produktorak ekoiztu zituen, ETBrekin batera, “ANFITRIOI BEREZIA” eta “EL EXTRAÑO ANFITRIÓN”, bi tvemovie Arkeologiako ikasle batzuk protagonista zituena; udan euskal itsasbazterreko herri batera bidaiatzen zuten eta izu psikologikoko trama batean harrapatuta ikusten ziren. Bi filmek Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuten, Zinebi 2011, eta Vitoria-Gasteizko Euskal Zinemaren Astean, Zinemastea 2012.

2013an Karambola Producciones-ek koekoizopen bat egin du, ETBrekin batera baita ere, Euskaltelen laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren lankidetzarekin, “ALABA ZINTZOA” izeneko film luzea.

“ALABA ZINTZOA”k Susanaren istorioa kontatzen du, bere nagusietako batek bidaia batean alde egin behar duenean, honen etxearen kargu egiten den garbitzaile gazte batena. Neskak arazoak alde batera utzi eta aberatsen bizitzan ohikoak diren plazeretaz gozatzea baino ez du buruan. Baina bihurrikeria hutsa ematen duena ondorio dramatikoak izango dituen amesgaizto bihurtuko da.

2015an Karambola Producciones-ek, ETBren babesarekin, beste film luze bat filmatu zuen: “TXARRIBODA”. Filma thriller gogorra eta aztoragarria da. Fran enpresari gaztearen historia kontatzen du, zeinak ezkontza-arazoengatik bere aberastasuna arriskuan ikustean, emaztea desagerrarazteko plan korapilatsu bat antolatzen baitu.

MULTIMEDIA

KARTELA

TXARRIBODA_CARTEL_EUSK

PRENTSA

Gida hiru hizkuntzatan (PDF)
Prentsa oharra (PDF / DOC)

Prentsa txostena (PDF)
Gida hiru hizkuntzatan (PDF)
Prentsa oharra (PDF / DOC

BIDEOAK

Txarriboda | Spot (JBGA)
Txarriboda | Trailer (JBGA)
Txarriboda | Clip 1 (JBGA)
Txarriboda | Clip 2 (JBGA)
Txarriboda | Clip 3 (JBGA)

ARGAZKIAK

1
2
3
7
8
9
10
6
11
5

KONTAKTUA

EKOIZETXEA

KARAMBOLA PRODUCCIONES S.L.

General Eguía 29bis-ent.A

48010 BILBAO

T/ (+34) 646 939 556

karambola@karambolaproducciones.com

www.karambolaproducciones.com

BANATZAILEA

BARTON FILMS

Uribitarte 8, 4º dcha

48001 BILBAO

T/ (+34)944 240 559

F/ (+34)944 238 957

bartonfilms@bartonfilms.com

www.bartonfilms.com